Ekintza osagarriak

Asteazkena 15:15/16:45

Kanpusak eta udalekuak

Adierak

Ideiak

Niño Jesus Ikastetxearen ideiak Karmelitas-Vedrunaren zentro guztietan orokortuta dagoen heziketa proiektuan oinarritzen dira: VEDRUNA HEZKUNTZA PROPOSAMENA, zeinetatik gure zentroetako hezkuntza estilo zehatza eta irakasleriaren formazioa orientatzen eta sortzen diren.

Heziketa integrala

  • Ikasleei beraien posibilitate intelektualak, fisikoak eta afektiboak ezagutzen eta indartzen laguntzen diegu, eta horrez gain, prozesu pertsonala eta autoestimua hobetzen laguntzen diegu.
  • Ikaslearen dimentsio sozialaren hazkuntzaren alde egiten dugu komunitatean murgiltzen lagunduz.
  • Gizakiaren garrantzia, kulturarena eta dimentsio etikoa bere gain hartzen duen hezkuntza eskaintzen dugu.

Errealitatearen aldaketan konprometituta

  • Gizartearen analisi objektibotik abiatzen gara.
  • Honen aurreko jarrera kritikoa bultzatzen dugu eta baita hedabideen aurrekoa ere.
  • Ikasleei jarrera pasiboak gainditzen laguntzen diegu eta jarrera erabakitzaileak, ausartak eta eraikitzaileak izatearen alde egiten dugu.
  • Askatasun, justizia, elkarlaguntza eta bakea dira gure hezkuntzaren jomuga.
  • Beste herrialde batzuetako haurrak bertakotzen ditugu.

Jesusen mezuari jarraiki

Gure heziketaren proiektuak fedeari dagokionez, honakoa barneratzen du:

  • Erlijioko klaseetan kristautasuna ikasketa sistematiko, oinarritutako eta kritiko baten objektua da.
  • Jarduera ezberdinak egin askatasuna eta errespetua fedearekin ospatzen eta partekatzen direlarik.
  • Fedea eta jakintzen arteko koherentzia, eliz komunitateetan parte hartzea jomugatzat izango duten baloreak eta jarrerak.
  • Gainontzeko erlijioetako kideak beti errespetatu.
This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.